Elkarteak

Jostakin : Antzerkia euskaraz

2002ean Makeako buraso multso batek Jostakin elkartea sortu zuen antzerki tailerrak antolatzeko herriko gazteentzat.
Gerostik auzoko herriko gazteek parte hartzen dute tailerretan martxotik uztaila arte, urte guziz helburua baita lehen emanaldia Makeako pesten kari emaitea. Antzerkien idazteko eta taula zuzendaritza egiteko profesional bat enplegatzen du elkarteak. Tailerrak haurrentzat dira, 9 urtetik goiti.





Jostakin elkartea 
Etxetoa. Makea. 
Zuzendaria Sylvie Ondicol 06 33 67 00 60
Diru zaina Martine Saint Esteben 06 81 54 62 08 
Idazkaria Béatrice Echeverria 06 74 77 43 99 

Eskuz esku: Etorkinen harrera

Eskuz esku elkartea 2018ko agorrilaren 1ean sortu zen, Makea eta Lekornen, etorkin anitz erregularki Euskal Herrira iristen hasi baitziren. Errefuxiatu eta etorkinen duintasunaren eta eskubideen defenditzeko CIMADE elkarteak zituen, ordu arte, desmartxa juridikoak egiten. Gainditua zenez, kolektibo anitz sortu ziren Euskal Herriko hainbat lekutan; horien artean, Eskuz Esku.
Elkarte horren xedea jende bakoitzari egokitu harreraren eskaintzea da, lasaitu ahal izan dadin, indarberritzeko eta gizartean bere tokiaren hobeki atzemateko. Egun, elkarteak 8 jenderi harrera egiten die, hainbat etxetan.
Konkretuki, eguneroko kudeaketa logistikoaz gain, hartzen ditugun lagun horiek laguntzen ditugu administrazio eta osagarri desmartxen egiten eta frantsesaren ikasten. Ontsa bizi direla ere zaintzen dugu; horretarako, gizartean bizitzera gomitatzen ditugu; adibidez, pilota partidak, apairuak eta beste hainbat animaziotan parte harraraziz.














Gure proiektuan parte hartu nahi lukeen jende oro gurekin harremanetan sar dadila, posta elektronikoz (eskuzesku@yahoo.com) ala telefonoz (idazkariaren zenbakia: 06 88 87 78 34).

Makea Oinez: Ibilaldiak

Makea oinez makearrek sortu zuten, 2000. urtean, herriko elkarte baten babesarekin eta Baigura aisialdi gunearekin partaidetzan. Ibilketa Frantziako kirol ofizial bilakatzekotan den honetan, Makeak erabaki du oinez ibiltzearen sustatzea, bai kirolaren alde, bai naturaren alde, herrian diren natura-aberastasunen ezagutarazteko xedez.
Baigura eta Urtsu mendiek, beren 897 eta 678 metroetatik, Makeari sehaska bat sortzen diote. Makea Oinezi esker, bi leku zinez ezberdin horien ezagutzera joan zaitezke, Makearen mila bisaien ikustera. Kasik 90 bolondres makearrek parte hartzen dute, hau da, kasik herriko biztanleen %20k, ibiltariei harrera egiteko eta janari eta edariz hornitzeko, lagun arteko giroan.
Bestalde, Makea Oinezek bolondresendako eta makear guziendako mendi ateraldia antolatzen du, gure inguruko leku berrien ezagutzeko.












Webgunea: makeaoinez.blogspot.com

Facebook orria: Makea oinez

Posta elektronikoa: makeaoinezmacaye@gmail.com

Urtsuko Xoriak: Euskal dantzak

URTSUKO XORIAK 1980 > 2020

Tokian tokiko eta herriz herri: Duela 40 urte pasa abiaturik, Urtsuko maldan, burraso multxo bat talde gisa antolatu zen. Haur taldea, bilakatu zen neraberena ere eta orain helduena ere da.
Euskal dantzak erakasten eta ikasten dira ttipitik, heldua izan arte, gazteria barne, neska ala mutil, gizon ala andere. Frango fite hurbilu ziren auzo herritarrak urtetik urterat (Makea, Aiherra, Lekuine,
Hazparne-Zelai, Isturitze, Heleta adibidez).

Dantzatik at: Dantza taldetik pasatu zirenak, frangotan buru izan ziren kultur emanaldiak akuilatzeko dantza giroan, herrikoi giroan : ihauteriak, libertimendia, kabalkadak, ikusgarriak eta alabainan partehartzaile Pesta Berriz, herriko pestetan edo musika taldeetan. Ildo beretik taldea emankorra izan zen urrats galduen bereskuratzeko, sorkuntzetan, janzien freskatzeko edo sortzeko herritar eta kideen eskukaldiarekilan.

Plazaz plaza: Urteen arabera 70/100 dantzari biltzen dira dantza
kurtsoetarat. Tokiko dantzak ikasten dira, baita ere Euskal Herri osokokoak. Izen batzu : mutxikoak, Fandango, Irribaz, Txulalai, makil ttiki, Kadrillak, Mazurka, Euskaldunak Sorginak. Frantziako eskualde
frangotan ibiltzen da taldea, baita ere Italian, Bretainian. Euskal Herriko probintzia gehienetan, dantzatzen du Urtsuko Xoriak-ek : ikusgarri, karrikaldi, festibal ala beste.








Makea/Lekorneko burasoen elkartea

L’association des Parents d’Elèves / Gure Haurren Eskola

Zertarako? Burasoen elkartea 1901 legearen araberako elkartea da. Kide diren buraso bolondresek denbora eta energia pixka bat ematen dute, haurrendako animazioen antolatzeko (ihauteri, urte hondarreko besta…) Ekintza horiei esker, dirua biltzen da, eta haurrek zuzenean baliatzen dute, irakasleek proposatu proiektuak partez diruztatzen baititu (ateraldiak, ikusgarriak, egonaldiak, kanpoko animatzaileak…).

Nola dabil? Urte hastapenean, bereziki inplikatu nahi duten ala elkarteko kide izan nahi duten burasoei dei egiten zaie. Gero, urtean zehar, giro goxoan, burasoen elkarteko kideak eta buraso nahiant guziak bilkuretara deitzen dira, gertakari eta ekintzen prestatzeko.

Bilkura guziak momentu (zinez) goxoak dira, eta trago baten hartzeko parada ez da sekula galtzen!