Apairuren eramatea

2015etik, herriak apairuen etxera eramateko zerbitzua antolatzen du.
Apairuak Senpereko Suhari janari-prestatzaileak ditu prestatzen; ekoizkin gehienak zirkuitu laburrekoak ditu.
Gutienez 60 urte duten makear guziek balia dezakete zerbitzua, eta apairu egokituak mana ditzakete (gatzik gabekoak, xehatuak, diabetikoendakoak….).
Menuak astelehenetan hautatzen dira (egun guziez bi plater badira hautan), ondoko asterako.
Herriko langileek (Sylvie ala Xan) apairuak aste-egun guziez eramaten dituzte, auto elektrikoz.
Informazio gehiago nahi baduzu, herriko etxera dei ala idatz (05 59 93 32 46, mairie-macaye@orange.fr).