Tokiko ekonomia

Etxegintzako lanbideak

ETCHEPARE – Tindua


Jarduera: Barneko eta kanpoko etxe-tinduen eta murru eta zola estalduren ezartzeko enpresa.
Telefono zenbakia: 06 83 04 97 92
Helbide elektronikoa: etcheparepeinture@gmail.com

Jean Marc HARIGNORDOQUY – Tindua

Barneko eta kanpoko tindua – Murru estaldurak – Parket flotatzailearen ezartzea
Telefono zenbakia: 06 88 24 39 52 – 05 59 29 60 15
Helbide elektronikoa: jmhpeintures@gmail.com

SARL ABILAN – Zureria, zurgintza, zink obrak, sukaldeak

Jarduera: Zureria, zurgintza.
Telefono zenbakia: 07 85 48 10 33
Helbide elektronikoa: contact@abilan.fr
Webgunea: www.abilan.fr

Géric CARN – Zurgintza, zureria, zink obrak

Jarduera: Zurgintza, zureria, zink obrak.
Telefono zenbakia: 06 73 06 65 87
Helbide elektronikoa: e.sangla@yahoo.com

Entreprise SANGLA
Géric CARN
Ohantzea, route d’Urrutia, 64240 MAKEA

Lionel Menuiserie – antolamendua

Jarduera: Barne/kanpo antolamendua, parket, ate, leiho, sukalde eta abarren ezartzea.
Telefono zenbakia: 06 89 94 39 85
Helbide elektronikoa: Lionel.gouspy@orange.fr

Xavier BONETBELCHE – Iturgintza, berogailuak

Jarduera: Iturgintza, berogailuak.
Telefono zenbakia: 06 32 55 46 98 – 05 59 03 21 24
Helbide elektronikoa: xabibonetbelche@yahoo.fr

ECO6TEM – Energiaren aurreztea (fotovoltaikoa, termikoa, berogailua)

Jarduera: Energia tipoen ekoizteko sistemen (fotovoltaikoak eta termikoak) eta energia aurrezten duten eta baliabide berriztagarriak baliatzen dituzten berogailu sistemen (egur labexkak, granulu labexkak, bero ponpak, klimatizazio sistema itzulgarriak) garatzea, hornitzea eta ezartzea.
Telefono zenbakia: 05 59 70 50 43
Helbide elektronikoa: contact@eco6tem.com
Webgunea: WWW.eco6tem.com ,     WWW.eco6tem.fr

EURL Jean-Léon OLHAGARAY – Igeltsuak

Jarduera: Igeltsuak.
Telefono zenbakia: 05 59 37 77 74 – 06 10 63 23 15
Helbide elektronikoa: jeanleonolhagaray@orange.fr

Jon CARRICART – Lauzak


Jarduera: Lauzak, lauzen ezartzea, faiantza, mosaikoa, harrizko lauzatzeak.
Telefono zenbakia: 06 76 15 96 53
Helbide elektronikoa: jon.carricart90@gmail.com
Helbidea: E.I. CARRICART JON, Etxe Handia Lot 1, 64240 MAKEA

SARL DIBARGINTZA – Hargintza, lauzak


Jarduera: Hargintza, lauzak.
Telefono zenbakia: 06 74 33 15 12
Helbide elektronikoa: dibargintza@gmail.com
Helbidea: Zone artisanale Etxe Handia, 64240 MAKEA


Laborantza, hazkurria

Dominique BORDA – Laborantza lanak

Jarduera: Epaite, lur berdintze, siloko eta uzta lanak.
Telefono zenbakia: 05 59 93 34 92 – 06 80 30 44 10
Helbide elektronikoa: dominique.borda@wanadoo.fr
Helbidea: XURRUTA, 64240 MAKEA

Céline JORAJURIA – Fruituak

Jarduera: Espezie anitzeko fruitu baratzea, erreximenten, konpoten, ziropen, estalien eta jusen sortzea.
Telefono zenbakia: 06 82 59 87 96
Helbide elektronikoa: celinejora@hotmail.fr

Aurkezpena:
Jarduera duela urte batzuk sortu nuen, ene familiaren lurretan. Espezie anitzeko fruitu baratzea landatu nuen, eta egun, maiatzetik urrira hainbat fruitu mota biltzen ditut: Itsasuko gereziak, aranak, mertxikak, sagarrak, udareak, pikuak eta fruitu ttipiak: martxuka gorriak, martxukak, kasisa, andere-mahatsak, ahabiak. Fruitu guziak eskuz biltzen dira, onduak direlarik.
Tokiko barietateak badirelarik, horiek landatzen ditut (sagarrak eta gereziak).
Zuhaitzei ez diet produktu kimikorik botatzen eta belar tzarrak mekanikoki kentzen ditut.
Gero, tailerrean, fruituak prestatzen ditut. Gehienekin erreximentak egiten ditut, baina konpotak, ziropak, estaliak eta jusak ere prestatzen ditut. Ez dut kontserbagarririk ez gelifikatzailerik baliatzen, fruituak eta azukre biologikoa baizik.
Ondotik, produktuak eskualdean saltzen ditut, baserrian, merkatuan ala ekoizle dendetan. Tokiko eta kalitatezko fruitu ekoizkin sorta zabala proposatzen dut.

Pauline HEGUY – Gasna eta ahuntz esnezko beste produktuak

Jarduera: Ahuntz gasnazko produktuen transformazioa eta merkaturatzea.
Telefono zenbakia: 06 75 56 11 65
Helbide elektronikoa: ferme.ibarria@orange.fr
Helbidea: Ferme Ibarria, 64240 MAKEA
Aurkezpena:
Ahuntz gasnazko produktuen transformazioa eta merkaturatzea.
2016an plantatu nintzen familiaren etxaldean. Etxaldeak 15 urte pasatu zuen geldirik, eta Alpeetako arrazako hirurogei bat ahuntzekin eta transformazio tailer batekin hasi nintzen.
Esnearen erdia transformatzen dut, gehienbat gasna biribiletan, baina jogurtak, irris esnea, botilako esnea eta Makeako eiherako gaztaina-irinez irineztatu gasna fresko ttipiak ere egiten ditut. Gainerateko esnea herrian berean dagoen Onetik kooperatibari saltzen diot.
Produktuak baserrian saltzen ditut, hitzordua hartuz, baita ekoizleen saltegietan eta esneki saltegietan ere (Baionan, Angelun, Tarnosen, Parisen). 2018an, ene gasna biribilak Niorteko Capr’Inov ahuntzaren nazioarteko azokan medaila ukan zuen; eta 2020an, Pariseko Laborantza Lehiaketa nagusian brontzezko medaila kausitu zuen.

Dominique INDART – Ahuntz gasna.

Jarduera: Ahuntz gasnaren egitea eta merkaturatzea.
Telefono zenbakia: 09 80 75 10 15
Helbidea: Karrikondoa, 64240 MAKEA


Aurkezpena:
Dominique INDART 2002an plantatu zen familiaren etxaldean. Gasna pikor sorta zabala proposatzen du:
– Klasikoa: pikor soilak, erdi-idorrak ala idorrak.
– Landua: pikor kasisdunak, arrosa petalodunak, ahabia garratz eta nabar-loredunak, tomate idor eta Ezpeletako biperdunak, pikillo eta perrexildunak eta albertxiko, mitxoleta eta belar-xutdunak.

Produktu horiek merkatu hauetan atzeman daitezke:
– Asteazkenetan Ezpeletan.
– Ostiraletan Kanbon.
– Larunbatetan Uztaritzen eta hilabeteko lehenean Baigorrin.
– Igandetan Getarian, maiatzetik buruilera.
Eskualdeko hainbat esneki saltegitan eta epizeriatan ere atzemanen dituzu.

ONETIK , Euskal Herriko gasnategia.

Jarduera: Gasna fabrikazioa.
Telefono zenbakia: 05 59 70 27 27
Helbide elektronikoa: onetik@onetik.com
Webgunea: www.onetik.com



Aurkezpena:
Badu 40 urte ONETIK gasnategiak euskal gasna zoragarri, gozo eta egiazkoak egiten dituela, tradizioa hertsiki segituz. ONETIK Euskal Herriko Makea herri ttipian dago. 200 etxalde baino gehiagotan esnea biltzen du, eta bere tailerretan, orotariko ardi (besteak beste Ossu Iraty AOP sormarkakoak), behi eta ahuntz gasna bilakatzen. Gustu paregabeko gasna horiek euskal paisaia eta izaera guzien aniztasuna eta aberastasuna sentiarazten dituzte.


Besteak

EURL CAP VERT – Baratzeko lanak


Jarduera: Baratze lanetan berezitua den enpresa da:
– Espazio berdeen mantenua
– Kanpo antolaketarako sorkuntza eta aholkuak
– Enbor eta erro xehatzea

Telefono zenbakia: 06 89 63 02 36
Helbide elektronikoa: capvert.service@gmail.com
Helbidea: Bixente FUNOSAS, Granja etxea, 64240 MAKEA

CARD – Couture d’ameublement, décoration

Jarduera: Couture d’ameublement, Décoration
Deitura: SALAVERRI Denise
Telefono zenbakia: 06 86 84 18 55
Helbide elektronikoa: card@orange.fr
Webguneko helbide elektronikoa: card.deco@gmail.com
Webgunea: www.couture-ameublement-card.com

HIRIGOYEN autotegia

Jarduera: Réparation mécanique toutes marques, diagnostic, vente de véhicules, location de véhicules
Telefono zenbakia: 05 59 93 33 32
Helbide elektronikoa: gge.hirigoyen@gmail.com
Devis et prises de rendez-vous en ligne: https://www.motrio.fr
Helbidea: Zuhurteko bidea, 64240 MAKEA

GOXOA DA – Toilettage canin à domicile

Jarduera: Toilettage canin à domicile
Telefono zenbakia: 06 60 97 73 82
Helbide elektronikoa: goxoada@orange.fr
Webgunea: www.goxoada-toilettage.fr


Ostatuak eta turismoa

Les tarifs, disponibilités et équipements indiqués dans les présentations qui suivent, sont donnés à titre indicatif, il convient de contacter les propriétaires pour confirmation.

Jatetxea, ostatua, janari saltegia, epizeria BIDEGARAY

Harremanak: Bidegaray ostatua
Telefono zenbakia: 05 59 93 30 60

Janari saltegia – epizeria
Ostatu jatetxea: ogitartekoak, entsaladak, eguneko menua, kartako menua.
Aparkaleku pribatua.
Erreserbatzeko: 05 59 93 30 60

Jatetxea, ostatua OGIBARNIA

Harremanak: OGIBARNIA jatetxea
Telefono zenbakia: 05 59 93 30 35
Helbide elektronikoa: olhats-ogib@wanadoo.fr
Webgunea: www.restaurantogibarnia.com

Gure ostatua MAKEAko herri erdian da, herriko etxearen parean, pilota plazaren ondo-ondoan. Eguerdi guziz igandetik ostiralera zabaltzen ditugu ateak, baita larunbatez ere, taldeendako, erreserbatuz.
Aro ederra delarik, terrazan gostuan egoteko parada da, eta haurrak zuzenean pilota plazara joaten ahal dira.
2021eko urtarrilaz geroztik, bilkura gela bat ere eskura ematen dugu, ostatutik osoki bereizia.

Laurence DAUGA landetxea

Harremanak: Laurence DAUGA
Telefono zenbakia: 06 15 71 83 66
Helbide elektronikoa: laurence.dauga@yahoo.fr

Landetxea independentea da, hegoaldera itzulia. 2 heldu eta nini 1 hartzeko egokia da (ohe plegagarria, bainuontzia eta kadira gora eskura ematen ditugu).
Baigura mendi zoragarria eta han ibiltzen diren parapenteak bistan ukanen dituzu. Landetxea honela osatua da: sukalde/egongela, logela bat, garbigela bat jantzien garbitzeko maxina batekin, komun bat berex, berdegune bat lasai egoteko, barbakoa, kanpoko mahaia eta autoaren aparkatzeko bide pribatua.
2 gautik goiti aloka daiteke (linja, egonaldi zergak eta berogailua barne) 130 €.
Asteka, 220 € eta 420 € euro artean, eta artamendu egonaldian direnendako prezio berezia, 3 asterendako, 580 € (uztaila eta agorrila kanpo).
Landetxearen bisita birtuala, hemen: https://youtu.be/HjjfUbHkhFA

Irène DUNATTE landetxea

Harremanak: Irène DUNATTE
Telefono zenbakia: 05 59 37 70 86 edo 06 21 03 67 04
Helbide elektronikoa: irene.dunatte-iturbide@wanadoo.fr

Ozeanoaren eta mendien artean, EUSKAL HERRIAN, MAKEA herrian, bi estaiko etxe honek 2 eta 6 jende artean har ditzake. Ontsa ekipatua da, internet badu, eta goxoki egoteko behar den guzia badu, bai barnean, bai kanpoan.
* Etxe beherea: Sukalde ekipatua, egongela, logela 1 140ko ohearekin, Italiako gisako dutxadun garbigela, komuna berex.
* ESTAIAN: 2 logela 140ko ohearekin, bien artean egongela eta irakurketa xokoa, Italiako gisako dutxadun garbigela, komuna berex.
* KANPOKO EKIPAMENDUA: terraza kanpoko egongelarekin, barbakoa, 600 m2-ko lorategia, etzaulkiak, haurrendako jokoak. Aparkalekua etxe aitzinean.
Behereko solairua berex aloka daiteke, 2 jenderentzat.
Sasoitik kanpo, artamenduan direnendako prezio bereziak. Opor txekeak onartzen ditugu.

ELHUYAR landetxeak

Harremanak: Françoise eta Beñat ELHUYAR
Telefono zenbakia: 06 87 25 12 98
Helbide elektronikoa: felhuyar@orange.fr
Alokatzeko webgunea: https://www.gites64.com 
Landetxeen erreferentzia: 141016 eta 141029

Bi landetxe berex, asteka alokatzeko, erosoak eta funtzionalak, jabearen “Aguerrea” etxean, Baigura bistan. Landetxe bakoitzak 2 logela ditu, 5 jende arte har ditzake eta terrazan plantxa eta etzaulkiak ditu. Landetxeak “Turismoko mublatuak” sailkatuak dira eta “Frantziako landetxe” labela dute, erreferentzia hauekin: 141016 eta 141029.
30/40 km-ko inguruan, gure gastronomia, bazter zoragarriak eta anitzak ezagutzeko parada ukanen duzu: euskal kostaldea, barnealdeko herrixka tipikoak eta etxalde ekoizleak, orotariko kirol jarduerak (raftinga, parapentea, mendi ibilaldiak, arrantza, mendiko bizikleta…). Kanbon ur-onetako artamenduak ere egin ditzakezu, landetxeetatik 10 km-ra…
Ikus arte

IRAMUNO landetxea

Harremanak: Marie Jeanette IRAMUNO
Telefono zenbakia: 06 77 68 31 78
Helbide elektronikoa: laurence.iramuno@orange.fr

Apartamendu argitsua, lasaia, Urtsu mendiaren oinean, eta balkoitik Baigura zoragarria bistan.
2/3 jenderentzat bikaina da, baina 4 jende arte har dezake: 2 logela (140ko ohe 1 eta 90eko 2 ohe), egongela, sukalde eremua, bainugela, komunak aparte, bokatategia, aparkaleku bereizia.
Clévacances labelduna.
Xehetasun guziak webgune honetan atzemanen dituzu: www.clevacances.com 

PYLAXURI landetxea

Harremanak: Céline et David Morales
Telefono zenbakia: 06 07 03 66 43
Helbide elektronikoa: kelinemorales@gmail.com

Gure etxeko baratzearen mailan, landetxe prestatuan hartuko zaitugu. Auzogune lasaian gaude. Terrazatik, Baigura mendia ikusten ahalko duzu. Landetxeak 4 jenderentzat ekipatuak dira: 2 logela dira (140ko ohe 1, 90eko 2 ohe). Frantziako landetxeen erreferentzia du, 2 buruko mailakoa.
Animaliak jin daitezke.
Informazio guzien ukaiteko eta erreserbatzeko, zuzenean webgune honetara jo: www.gites-de-france.com