Eskola publikoa
Ikasle handienak Lekorneko eskola publikoan dira, ttipienak Makeako eskolan. Duela bi urte, Cpak berriz jin dira Makeako eskolarat.
RPIko eskolek bi formakuntza modu proposatzen dituzte : elebakarrekoa (frantsesez denbora osoan) eta elebidunekoa (frantsesez eta euskaraz denbora erdiz).
Loturak egiten dira bi moduen artean ahal bezain usu.
Denbora erdiz ikasleek (izan ditezen elebakarrekoak ala elebidunak) formakuntza molde berezi batean ikasten dute.
5-urteko haurrak hasten dira ordinagailuen eta MP3ren erabiltzen eta segitzen dute CM2arte TBI eta tabletak erabiliz ere.
Irakasleak deitu xehetasun gehiago ukaiteko….
MAKEAko Harremanak:
Ecole publique de Macaye
Route de Zuhurtia
64240 Macaye
Tél. : 05 59 93 33 38
Adresse E-mail: ce.0640969f@ac-bordeaux.fr
LEKORNEko Harremanak:
Ecole publique de Mendionde
Quartier Lekorne
64240 Mendionde
Tél : 05 59 29 63 54
Adresse E-MAIL: ce.0640973k@ac-bordeaux.fr
Ikastola
Baigura Ikastola 2010ean sortu zen, Lekorne, Makea, Heleta eta Lekuineko burasoen nahikeriari esker, lurraldean euskarazko murgiltze sistemako irakaskuntza sortzeko xedearekin. Egun, hirurogei bat haur biltzen ditu.
Ikastola guzietan bezala, Baigura ikastolaren funtzionamendua burasoen elkarteak du beregain hartzen, egunerokoan. Burasoak eta pedagogia taldea eskuz esku lanean aritzen dira, haurren loratzeko, elkarbizitzan, komunikazio ez-bortitzean, ingurumena babestuz eta autonomian.
Hala, egunerokoan, haurrak laguntzen ditugu euskaraz pentsatzen, partekatzen eta komunikatzen, baita bizitzen, amets egiten, jostatzen eta handitzen ere.
Ikastolako langileak komunikazio ez-bortitzaren eta Montessori pedagogiaren arloetan formatuak dira.
Bestalde, ikastolako burasoek tokiko eta laborantza biologikoko On Egin jantegi proiektua akuilatu zuten, eta egun Makea eta Lekorneko haur guziek eskura dute.
Ikastola Gerezieta auzoan dago, eta laster Lekorneko herrira sartu behar luke.
Baigura Ikastola
Gerezieta
64240 LEKORNE
Telefono zenbakia: 05 59 56 92 49
Helbide elektronikoa: baigura.ikastola@outlook.fr
Webgunea: https://www.com.baigura-ikastola
LEMALU aisialdi gunea
Norentzat ?
3 eta 12urte arteko haurrentzat
Noiz ?
8:00tatik 18:00 arte
– Urriko bakantzetan
– Otsaileko bakantzetan
– Apirileko bakantzetan
– Udako bakantzetan (lehen 4 asteetan)
Nun?
Makeako eskola publikoan
Gure helburuak:
– Euskararen erabilera garatu eta sustatu LEMALU-n
– Ekologiari sensibilizazioa
– Irudimenaren garatzen haurra lagundu
Haurraren eguna:
8h00 à 9h30: Goizeko harrera
9h30 à 11h30: Jarduera garaia
11h45: Bazkaria
12h30 à 13h00: Pausa ala denbora lasaia
13h00 à 14h30: Denbora librea ala pausa
14h30 à 16h00: Jarduera garaia
16h00: Atsaskaria (LEMALUren gain)
16h30 à 18h00: Arratseko harrera
Animazio ekipa:
– AIGA tituludun, AIGA formakuntzan edo titulu gabeko animatzaileak
– BAFD formakuntzan den zuzendari animatzaile bat.
Helbide elektronikoa: alsh.lemalu@gmail.com