Herriko posta bulegoa

Herriko posta bulegoa astelehen, ostiral eta larunbat goizetan zabalik da, 8:30etik 12:30era, eta asteartetan 14:00etatik 18:00etara.
Eragiketa hauek egin daitezke:
* Postaren bankuan kontua dutenentzat, diruaren sartzea edo ateratzea eta txekeen igortzea.
* Kartoizko paketeen eta gutun-azalen erostea, hainbat formatutan, baita tinbreak ere, banaka ala multzoka.
* Postariak etxerat ez eraman paketeen eta gutun artamendatuen hartzea.
* Gutun sinple eta artamendatuen igortzea, Frantziara ala atzerrira.
* Etxez aldatzean, berrigortze kontratuen sortzea.
Informazio ororen ukaiteko, langilea eskura duzu: 05 59 15 60 02.

Hondarkinen kudeaketa eta puska trabagarrien bilketa

Bilketa Euskal Hirigune Elkargoko (EHE) langileek egiten dute.
Canopiara (Baiona) etxeko hondarkinak eta birziklagarriak eramaten dituzte, eta Mendixkara (Sarrikotapea) etxe hondarkinak.
Hondarkinen tratamendua Bil Ta Garbi sindikatu mistoak du kudeatzen.
Makeari dagokionez:
* Etxe hondarkinak (banakako kontainer beltzak) astean behin biltzen dituzte, astelehen goizez.
* Hondarkin birziklagarriak (kontainer horiek) bi aste guziz biltzen dituzte, asteartearekin.
* Berinarendako kontainerrak gutiagotan husten dituzte, betetzen diren heinean.
* Herriko pilota plazaren gibelean, pila hutsen biltzeko ontzia bada.
* Jantziendako kontainer bat ere bada, herriko eskolaren parean.
Horiez gain, Makeako herriak, hiru hilabete guziez (martxo, ekain, buruil eta abendu hastapenean) puska trabagarrien bilketa antolatzen du. Aitzinetik izena eman behar da. Biztanleen abisatzeko, egun batzuk lehenago zirkular bat igortzen zaie. Zerbitzu gehigarri hori herriak du bere gain hartzen, nahiz eskumena ez duen berea.
Azkenik, hondarkin berezientzat, Euskal Herri osoan hondarkintegiak badira. Hurbilenak Beskoitzen, Heletan eta Itsasun dira (herrian klika hondarkintegiaren xehetasunen ikusteko: onartu hondarkinak, kokapena eta ordutegiak).

Kasu: Hondarkinen nonahi uztea (naturan ala kontainerren pean) lege-urratzea da. Hori egiten duen erabiltzaileak 1500 euro arteko isuna bil dezake, urratzearen larritasunaren arabera.
Polizia-zerbitzuez gain, elkargoko zinpeko langileek isunak ezartzen ahal dituzte, 2021eko hastapenaz geroztik.

Hondarkinen bereiztea.

Hondarkinen bereiztea funtsezko ekintza eko-herritarra da.
Hondarkinak bereiziz, natura-baliabideen xahutzea egiazki ttipitzen da, eta lurperatu behar diren etxe hondarkinen bolumena mugatzen. Bakoitzaren jestu sinple, ekologiko eta ekonomikoa denendako on da; bai erabiltzaileendako, bai bilketa eta bereizketako langileendako.
Denek parte har dezakegu lan horretan, bakoitzak bere gisan. Beraz, gehiago egon gabe, zu ere izan eko-herritar.

3 bereizketa aholkuak

    1. Jestu onen usaiaren hartzea
Bereizketa aholkuak segituz, bilketa eta bereizketa langileei lan eta segurtasun baldintza hobeak ematen dizkiegu.

    2. Dudarik baldin baduzu
Ez badakizu, ez bereiz. Dudarik baldin baduzu, etxeko hondarkinekin bota. Hondarkin mota berezientzat, hots, puska trabagarrientzat, kartoi handientzat eta hondarkin lanjerosentzat (motor olioak, olio filtroak, disolbatzaileak, tinduak, pilak, bateriak…), hondarkintegira joatea komeni da.

    3. Arau horiek gogoan atxiki
    • Plastikoetan, plastikozko botilak eta flaskoak baizik ez dira bereizten.
    • Metalezko ontziño eta kontserbak ontsa hustu, baina ez garbi, eta ez sar bata bestearen barnean!
    • Kartoi ttipiak (kartoi handiak hondarkintegira).
    • Janari brikak.
    • Paper guziak birziklatzen dira.
    • Bereizketaren ontsa egiteko xehetasun guziak EHEren webgune honetan dituzu.

Lurraldeko bereizketa guneen mapa interaktiboa kontsulta

Desfibriladoreak

2019ko hondarraz geroztik, MAKEAko herriak bi desfibriladore ditu; bat MINDEGIAn dago,
aterpean:

eta bestea pilota plazako komunen murruan:


Zer da desfibrilatzea?
Desfibrilatzea bihotzaren jarduera elektrikoa berriz sinkronizatzeko kolpe elektriko baten ematea da. Horretarako, “desfibriladore” deitu tresna baliatzen da.

Noiz baliatu behar da desfibriladorea?
Desfibriladorea bihotz-gelditzea gertatzen delarik baliatzen da; hau da, bihotzak funtzionamendu elektriko okerra baldin badu eta horrek “fibrilazioa” sortzen badu, hots, bihotz-giharraren mugimendu anarkikoa. Biktima erortzen da eta biziki fite trenputxartzen; gehienetan, aitzinetik deusez ohartu gabe. Aterabide bakarra desfibrilatzea da.

Galdu minutu 1 = bizirik ateratzeko %10 xantza gutiago

Desfibriladorea bihotza gelditu dela segur den kasuetan baliatu behar da. Biktima ez da mintzo, ez da mugitzen eta ez du hats hartzen. Bizi seinalerik ez du batere ematen.
Bizi seinaleak bilatu behar dira, sinpleki. Biktima sorbaldetatik hunki: “tinka ene eskua, zabal begiak, entzuten nauzu?”. Biktima ez baldin bada mintzo eta ez baldin bada mugitzen, ikus hats hartzen duen. Horretarako, begira sabela altxatzen zaion.

Desfibriladoreak ez du bihotz masajea ordezkatzen

Fibrilazioaren tratatzeko, kolpe elektrikoa emanen du. Bihotza geldiarazten duen bentrikuluen fibrilazioaren geldiarazteko bide bakarretakoa da.

Salbatzaileak hartzen duen arrisku bakarra biktimaren salbatzea da.

Tresna horien baliatzeko, MAKEAko herriak 2021ean desfibriladoreen erabilpenari buruzko formakuntza saioen antolatzea pentsatua du.