Bil Ta Garbi sindikatak jendeak ekarritako landare hondakinen molde iraunkorrean murriztea gogoko du. 50 €ko “esku ukaldi” bat proposatua da partikularreri etxean xehatze/lastotzeko ekintzen egiteko.
Bere “Zero hondakin Zero xahutze lurraldea” programaren baitan, Euskal Hirigune Elkargoaren partadetzarekin, Bil Ta Garbi sindikatak “ Esku ukaldi” bat proposatzen du etxeko landare hondakinen murrizteko.
50 € honela eskainiak dira erabiltzaileeri, xehakin edo bertan utzitako belar mozte (“mulching”) zerbitzu bat eskatzen badiote profesional bati edo materiala erosten/alokatzen badute (xehagailu, mulching soropil-mozkailua, mulching kit bat soropil-mozkailuarentzat).
Sindikatuaren eremuan bizi diren partikular guziek eskaintza hori erabiltzen ahal dute (baldintzak www.biltagarbi.eus-en). Baratze mantentze edota antolaketan berezituak diren bertako enpresak/dendak beren burua ezagutarazterat deitzen ditugu Sindikataren partaideak daitezen “Baratze Zero Hondakin” ekintzarentzat.